Etxeko Kronikak

osteguna, 05 azaroa 19:00 h.

Bilborock
Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo

3€, izen-ematearekin

Zuzeneko magazine bat da, elkarrizketak, musika-emanaldiak, bideo-proiekzioak, performanceak eta sorpresa bat edo beste biltzen dituena. Egungo salbuespenezko egoeraz hitz egiten diguten kronikak..

Honako gonbidatuekin:

 

Diego Barajas Castillo

2003an, Camilo García-rekin batera Husos arkitektura eta hirigintza bulegoa sortzen du Madrilen, ikuspegi transdiziplinar batetik jarduten duena. 2016an doktore titulua jaso zuen ETSAMen eskutik (Tesis Cum Laude), “Viviendas Productivas” tesiarekin. Besteak beste, Camilo Garciarekin batera “Urbanismos de remesas, Viviendas (re) productivas de la dispersión” (Caniche 2017) liburua idatzi du, Sabadell Fundazioko Arts libris sariduna.

 

Maria Jerez

Bere lana koreografia, zinema eta arte bisualen artean mugitzen da. 2004tik, ikuslearekiko harremana aztertzen duten piezak egin ditu, irudikapen moduak krisian jartzen diren espazio gisa. Lehen piezetatik azkeneraino, harreman hori aldatu egin da, antzerki eta zinema konbentzioak “ulertzetik”, hau da, “aditutzatik”, erreferentziak nahita galtzera arte.

 

Eduardo Castillo Vinuesa

Eduardo Castillo Vinuesa (Madril, Espainia) arkitekto eta ikertzailea da. ETSAM-UPMn eskolak ematen ditu, eta 2017tik COAMeko arkitektura aldizkariaren editore nagusia da. Zenbait ikerketaplataformatan parte hartzen du, hala nola Ingurumeneko Narratiben Instituto Mutantean (IMNA), edo Moskuko Strelka Instituten, non arkitekturaren ikuspegi transdiziplinarra bilatzen duen, artearen, teoriaren eta praktika kritikoaren bidez.

 

Eta esku hartze berezia:

Txaranga Urretabizkaia

Musika esperimentu dibertigarria eta ez konbentzionala. Orkestra hiperbentilatua, haizezko instrumentuekin osatua: tronpetak, saxak, tronboia … Jaialdi honetarako sortutako konposizioak aurkeztuko dituzte.

 

aurkezle: 

Nuria Moliner

Nuria Moliner (Bartzelona, 1991) arkitektoa, ikertzailea eta komunikatzailea da. TVEko La 2 kateko Escala Humana programaren aurkezlea eta edukien aholkularia da. Editorea da honako hauetan: Actar Publishers, urbanNext.net eta BcnMés; eta ikertzailea UICko Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarrirako Berrikuntza Teknologikoko Laborategian. Ponentea eta aurkezlea hainbat ekitalditan: MIES Awards, FAD Sariak, BBConstrumat edo Genio-Innovación Sariak, eta Madrilgo Europar Unibertsitatean.