Horma mehearen atzean, xingola hezur bat bezala

ostirala, 20 azaroa 19:00 h.

Bilborock
C/ Muelle de la Merced 1, Bilbao

3€, izen-ematearekin

HORMA MEHEAREN ATZEAN, XINGOLA-HEZUR BAT BEZALA
Ingrid Guardiolaren Ikus-entzunezko iturriaren kodea

 

Etxea elementu antropologikorik zabalduenetako bat da. Haurtzaroko beldurren proiekzio-lekua, existentziaren bertigoak, debekatutakoaren begi zarrastatzailearen espazioa, irudimen erradikalak inoiz galtzen ez duen lekua. Baina familiako rolen, generoaren, klase-borroken, desertzioen (moralak, sozialak, espiritualak) eta prekarietatearen tokia ere bada. Etxea premia eta misterioa da, erdigunea, batzuetan infernukoa, beste batzuetan osasungarria. Kovid osteko munduak, guztiok etxean gordez, zentro horri buruzko galderak eta etxe-arloaren eta kanpoaldearen arteko harremana berpiztu ditu, “Haratago” abstraktu eta birtual baten mailara pasatuta. “Iturburu-kode” hau ikus-entzunezko uneen konstelazio bat da, kovid ondoko mundu batean “etxe posiblearen” ideia eta haren arrisku eta distirak biltzen dituena.

Zer da ikus-entzunezko iturri kodea?

Ikus-entzunezko Iturri Kodea formatu autobiografiko bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta komentatutako proiekzioaren arteko erdibidean planteatzen dena. Formatu eszeniko horretan, gonbidatutako pertsona ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzen da kontakizun bat partekatzeko gai bati edo ikerketa bati buruz.

Ingrid Guardiola Sánchez

Irakaslea, entsegugilea, ikus-entzunezko errealizadorea. Giza Zientzietan doktorea, Gironako Unibertsitateko irakaslea da. 2017an bere lehen dokumental luzea estreinatu zuen, Casa de nadie. CCCB-ko “Soy Cámara “(2010-2020) saiakera dokumentalerako espazioaren komisarioa da. “La dimensión poco conocida: pioneras del cine” ikus-entzunezko proiektuaren zuzendarikidea. 2018an “El ojo y la navaja: un ensayos sobre el mundo como interfaz” saiakera argitaratu zuen.