Bidaia bat nire etxearen inguruan

larunbata, 21 azaroa 11:00 h.

Metro Santuxu. Zabalbideko irteera

20€ Pintxo dastaketa barne

Viaje alrededor de mi casa

“Nire bidaian lagun nazazu, apurka-apurka ibiliko gara, bidean zehar barre eginez Erroma eta Paris ikusi dituzten bidaiariei”. Maistre, Xavier. Bidaia nire gela inguruan. 1790.

“Bidaia bat nire etxearen inguruan” ibilbidea Xavier Maistreren “bidaia nire gelaren inguruan” liburuan inspiratuta dago. Bertan, Maistrek galdetzen du: zer egin daiteke etxean atxilotuta zaudenean, buruarekin bidaiatu baino? Bere testigantza, umorez eta adimenez betea, misantropia gozoko mezua da balkoien Europa honentzat, bere lau hormetara begiratzera behartuta dagoena.

Premisa horretatik abiatuta, Bilboko Santutxu auzoan barrena ibiltzera gonbidatzen zaituztegu. Europako auzorik trinkoenetako bat da Santutxu, eta hainbat tokitatik etorritako milaka pertsonari etxebizitza eskaintzeko beharrak bultzatuta eraiki zen, industria sortu berrian edo inguruko meatzeetan lan egiteko. Hainbat etxebizitza-blokez betetako hiri-zati paisaia, bizitza-ereduak eta besteekiko eta kanpoaldearekiko harreman-ereduak definitzen dituena.

Bidean ezustekoak aurkituko ditugula agintzen dugu 😉

Honakoen parte hartzearekin:
Bernardo García de la Torre
Maite Martinez de Arenaza (La Taller)
Covid Study Houses
Beñat Krolem
Zirriborroak eta gero
Karmela
Pablo Lajo (Txaranga Urretabizkaia)
Carla Boserman
Ortutik Ahora

*Ibilbidea 11:00etan hasi eta 15:30ean amaituko da Santutxun