Gonbidatuak

Lehen berrespenak

Eduardo Castillo Vinuesa

Arquitektoa

Eduardo Castillo Vinuesa (Madril, Espainia) arkitekto eta ikertzailea da. ETSAM-UPMn eskolak ematen ditu, eta 2017tik COAMeko arkitektura aldizkariaren editore nagusia da. Zenbait ikerketaplataformatan parte hartzen du, hala nola Ingurumeneko Narratiben Instituto Mutantean (IMNA), edo Moskuko Strelka Instituten, non arkitekturaren ikuspegi transdiziplinarra bilatzen duen, artearen, teoriaren eta praktika kritikoaren bidez.

Publikazioak , Etxeko Kronikak , Hitzaldia

Nuria Moliner

Arkitekta I “Escala Humana” programaren aurkezlea [tve]

Arkitektoa, ikertzailea eta komunikatzailea da. TVEko La 2 kateko Escala Humana programaren aurkezlea eta edukien aholkularia da. Editorea da honako hauetan: Actar Publishers, urbanNext.net eta BcnMés; eta ikertzailea UICko Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarrirako Berrikuntza Teknologikoko Laborategian. Ponentea eta aurkezlea hainbat ekitalditan: MIES Awards, FAD Sariak, BBConstrumat edo Genio-Innovación Sariak, eta Madrilgo Europar Unibertsitatean.

Batzorde kuratoriala , Etxeko Kronikak

Uriel Fogué

Arquitektoa I [elii arquitectura]

Arkitekturan Doktorea (UPM, aparteko saria 2014-15; tesi finalista X BIAU, 2016). UEMko irakaslea. elii bulegoko zuzendarietako bat da. Espainiako Pabilioian parte hartu zuen Veneziako XV. Arkitekturako Bienalean (Urrezko Lehoia 2016). 2 obra ditu hautatuta European Union Prize For Contemporary Architecture Mies Van Der Rohe Award izeneko sarietan. Gabinete de Crisis de Ficciones Políticas delakoaren zuzendarietako bat da. What is Home Without a Mother lanaren egileetako bat da (XIII BEAU saria 2015).

Batzorde kuratoriala , Fikzio politikoen krisi-Kabinetea

Braulio Gómez

Politologoa

Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta Zientzia Politiko eta Soziologian doktore da Complutense Unibertsitatean. DeustoBarometro Sozialaren erantzunkide da gaur egun eta Deusto Cities Lab erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide da, Deustuko Unibertsitatean garatutako jakintza sortzea eta jakintza hori hirien bizi-kalitatearen hobekuntzari aplikatzea helburu nagusitzat duen erakundekoa. Berrikuntza metodologikoarekin egon da estu lotuta bere ibilbidea, iritzi publikoaren, demokraziaren kalitatearen eta deszentralizazioaren alorrean aplikatutako ikerketaren barruko erronka guztiei erantzuteko betiere.

Batzorde kuratoriala

Maria Jerez

Artista

Bere lana koreografia, zinema eta arte bisualen artean mugitzen da. 2004tik, ikuslearekiko harremana aztertzen duten piezak egin ditu, irudikapen moduak krisian jartzen diren espazio gisa. Lehen piezetatik azkeneraino, harreman hori aldatu egin da, antzerki eta zinema konbentzioak "ulertzetik", hau da, "aditutzatik", erreferentziak nahita galtzera arte.

Etxeko Kronikak , The Movie

Diego Barajas Castillo

Arkitektoa

2003an, Camilo García-rekin batera Husos arkitektura eta hirigintza bulegoa sortzen du Madrilen, ikuspegi transdiziplinar batetik jarduten duena. 2016an doktore titulua jaso zuen ETSAMen eskutik (Tesis Cum Laude), "Viviendas Productivas" tesiarekin. Besteak beste, Camilo Garciarekin batera "Urbanismos de remesas, Viviendas (re) productivas de la dispersión" (Caniche 2017) liburua idatzi du, Sabadell Fundazioko Arts libris sariduna

Publikazioak , Etxeko Kronikak

Txaranga Urretabizkaia

Txaranga

Musika esperimentu dibertigarria eta ez konbentzionala. Orkestra hiperbentilatua, haizezko instrumentuekin osatua: tronpetak, saxak, tronboia … Jaialdi honetarako sortutako konposizioak aurkeztuko dituzte

Etxeko Kronikak

Ingrid Guardiola Sánchez

Kultura-ikertzailea, errealizadorea, irakaslea

Irakaslea, entsegugilea, ikus-entzunezko errealizadorea. Giza Zientzietan doktorea, Gironako Unibertsitateko irakaslea da. 2017an bere lehen dokumental luzea estreinatu zuen, Casa de nadie. CCCB-ko “Soy Cámara “(2010-2020) saiakera dokumentalerako espazioaren komisarioa da. “La dimensión poco conocida: pioneras del cine” ikus-entzunezko proiektuaren zuzendarikidea. 2018an “El ojo y la navaja: un ensayos sobre el mundo como interfaz” saiakera argitaratu zuen

Ikus-entzunezko iturri kodea

Anna Puigjaner

Arkitekta

Anna Puigjaner arkitekto doktorea, ikertzailea eta editorea da. Maio arkitektura bulegoaren sortzaileetako bat da, sistema malguetan lan egiten duena, non bariazioa, iragankorra edo ad hoc bezalako nozioek posizio teorikoak gauzatzea ahalbidetzen duten. ETSAB - UPCko Habitar ikerketa-taldeko kidea.
 

Hiri-Pilulak , Etxeko Kronikak

Aixa del Rey

Arquitecta

Tomeu Ramis Frontera eta Barbara Vich Arrom arkitektoekin batera Flexoarkitektura estudioa osatzen du, Espainiako 50 estudio arkitektoniko onenen artean dagoena. Bere lanak hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu, horien artean: 2016ko Veneziako Arkitektura Bienalean (Pabellón Español), "Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko saria-Mies van der Rohe Saria 2013" izenekoan.  

Hiri-Pilulak

Alex Etxeberria

Arkitektoa

Alex Etxeberria Aiertza (1987) arkitektoa da ETSAB unibertsitatean. 2019an. Arquia beka jaso zuen 2013. urtean. 2019.ean Tarte arkitektura sortu zuen, proiektuetara hurbiltzeko estrategia eta kontzeptuen sistematizazioa lantzeko.

Hiri-Pilulak

Beatriz Nuin

Osasunaren Sustapeneko arduraduna da Eusko Jaurlaritzan

Farmazia-ikasketak egin ditu. Gaur egun Osasunaren Sustapeneko arduraduna da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan. Hortik hainbat proiektu bultzatzen eta koordinatzen ditu osasunaren aldeko baldintza eta inguruneak sortzeko eta osasun-desparekotasun sozialak murrizteko. Besteak beste "Osasuna eta hiri-garapen jasangarria. Hirigintzako tokiko ekimenek osasunean duten eragina aztertzeko gida praktikoa".      

Hiri-Pilulak

Carles Baiges

Arquitektoa

Arkitektoa ETSABen (UPC) eta Hiri Soziologiako masterra Universiteit van Amsterdamen (UvA). Lacol arkitektoen kooperatibako bazkidea, partaidetzan espezializatua.

Hiri-Pilulak

Dafne Saldaña

Arkitekta

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan arkitektoa. Emakumeak, Generoa eta Herritartasuna Aztertzeko Masterra, Emakumeak eta Generoa Aztertzeko Unibertsitate arteko Institutuaren eskutik. EqualSaree osatzen du, jarrera feministatik eta genero-ikuspegia eta intersekzioa kontuan hartuta lan egiten duten emakume arkitekto eta urbanisten kolektiboa. Talde horrekin, espazioen gainean jarduten duten lankidetza-prozesuak diseinatu eta laguntzen ditu, gizartea eraldatzeko helburuarekin.  

Hiri-Pilulak

David Juarez

Arkitektoa

Herritarrek parte hartzeko proiektuak garatu ditu, industria- eta kultura-sarea berreskuratzeari, espazio publikoan lankidetzako esku-hartzeei eta etxebizitzaren arloko proiektuei eta ikerketari dagokienez. Kode irekiko tresna digitalak sustatu ditu partaidetzazko hirigintzarekin lotutako proiektuetarako, eta, gainera, zenbait argitalpen espezializatutan parte hartu du. Arkitektura Kolektiboak eta CitizensLab nazioarteko sareen sortzaileetako bat da.

Hiri-Pilulak

Gorka Sagasti

Gorka Sagasti

Arkitekto teknikoa Alokabiden

Arkitekto teknikoa. Alokairu politikaren bidez etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Alokabide sozietate publikoaren kudeaketaz eta arreta teknikoaz arduratzen da.

Hiri-Pilulak

Ibon Bilbao

Arkitektoa

Arkitektoa Aq4 Arkitektura eta Llindar Arkitektura estudioetan. "Arquitectos de Cabecera" proiektuaren zuzendarikide 2013tik. ETSAB-UPC Arkitektura Proiektuen Saileko irakasle elkartua 1998tik. Màster UPCko irakaslea 2003-2012, PFGko Epaimahaia, ETSAB UPCko Zuzendaritzaren ondokoa 2014-2016 eta PhD Supervisor Royal College of Art Londonen 2019tik.

Hiri-Pilulak

Josep Bohigas

Arquitecto

Arkitektoa.  Arquitectos de Cabecera tailerreko zuzendarikidea ETSAB arkitektura eskolan. Etxebizitzari buruzko kultura-proiektuen komisarioa, "Barraca-Barcelona" 2003an, eta "Piso piloto", 2015ean. Profesionalki aitortua, hiru FAD sari eta Bartzelona Hiriko hiru sari barne. Barcelona Regional plangintza estrategikorako agentziaren zuzendaria.

Hiri-Pilulak

Natalia Matesanz Ventura

Arkitekta

cumuloLimbo studioan arkitekta eta ETSAMek graduatu ondoko ikertzailea. Madrilgo MATADEROKO IMNArekin batera lan egiten du itdUPMn. Espainiako eta nazioarteko unibertsitateetan eskolak ematen ditu, hala nola Madrilen, New Yorken edo Berkeleyn. Bere lanak Veneziako Bienala, Graham Foundation for Advanced Studies in the Fine Arts-ek, Espainiako Gobernuak, Arkia Fundazioak eta San Fernandoko Errege Akademiak saritu ditu.

Publikazioak

Pablo García Astrain

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria

Arkitektoa Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolan, eta DEA graduondokoa proiektu arkitektonikoetan Donostiako Arkitektura Eskolan. HTC Arquitectos estudioa sortu zuen eta Atari arkitekturako kultur elkarteko presidentea izan da bere lehen urteetan. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria da.

Hiri-Pilulak

Roger Paez

Arkitektoa

Doktore arkitektoa, irakaslea eta ikertzailea. Esperientzia profesionala Alison+Peter Smithson eta Enric Mirallesekin. AiBren sortzailea. Proiektu arkitektonikoen irakaslea ETSALSen, Research Leaderren eta MEATSeko zuzendaria ELISAVAn. Critical Prison Design (Actar 2014) eta Operative Mapping (Actar 2019) lanen egilea. Diseinuaren, arkitekturaren eta hiriaren arteko elkargunean lan egiten du, esperimentazioan eta inpaktu sozialean oinarrituta.

Publikazioak

Sandra Bestraten

Arkitekta

ETSAB UPCko irakasle elkartua. Bharquitectura bulegoko bazkidea. Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Bartzelonako Demarkazioko presidentea, 2018ko ekainetik.  

Hiri-Pilulak , Irakurketak

Azab

Arquitectos

AZAB 2018an sortu zuten Cristina Acha, Miguel Zaballa, Ane Arce eta In Berasategui aktoreek. Haien proiektuek eraginkortasuna eta irudimena uztartzen dituzte, testuinguru espezifiko bakoitzean ezkutuan geratzen diren harreman berriak sortzeko. AZABk arkitektura, potentzialki eraldatzailea den praktika bat bezala ulertzen du. Horretarako, politikaren, gizartearen eta arlo ludikoaren arteko harremanak esploratzeko metodoak, espazioak, objektuak, testuak edo eraikinak sortzen ditu

Publikazioak

Carla Boserman Romero

Artista, irakaslea eta ikertzailea

Testuinguruan marrazten du, laguntza eta entzute grafikoko prozesuak egiten ditu. Bartzelonako Diseinuko Unibertsitate Zentroko (Bau) Arte arloko irakasle eta koordinatzailea da. Praktikatik ikertzen du marrazkiaren papera lankidetza-, memoria- eta erresistentzia-testuinguruetan. Elkarlaneko praktikekiko eta ikaskuntza-praktika esperimentalekiko sentikorrak diren proiektuetan parte hartu du, hala nola Arkitektura Kolektiboen Sarean.  

Arkitektura eta gastronomia

Sergio González Sánchez

Agricultor

Sergio es miembro fundador de Ortutik Elkartea, una asociación sin ánimo de lucro creada por  un grupo de cocineros, agricultores, nutricionistas y formadores que ve la necesidad de generar una nueva conciencia y cultura agro-ecológica en torno al sistema alimentario, la salud, el consumo y la nutrición. Desde la asociación apuestan por una alimentación más responsable, consciente, saludable, sostenible, justa y creativa; y trabajan por la defensa de la Soberanía Alimentaria.

Arquitectura y Gastronomía

Covid Study Houses

Arkitektoak

2020ko martxoan milioika lagunentzako konfinamendua agindu zen gauetik goizera. Etxea, bertako biztanleen behar guztiei erantzun behar dien espazioa bihurtu zen eguneko 24 orduetan. Covid Study Housesek garai horretan herritarrek ikusitako etxeen erretratuak biltzen ditu, kasu bakoitzaren berezitasuna erakusten duen modu subjektibo batean.

Paseoa

Bernardo I. García de la Torre

Arkitektoa

GARCÍA DE LA TORRE Arquitectos enpresa Patxi eta Bernardo I. García de la Torre anaiek osatzen dute. Arktektura proiktuez gain arkitektura-kulturaren arloan ikerketa-lan handia ere egiten dute. Ikerketa-lan horren ondorioz, dibulgazioko ekimenak ere garatu dituzte: argitalpenak, erakusketak, proiektu museografikoak, ikastaroak eta ikus-entzunezko lanak. 2016. urtean, Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako XIII. Bienalean saria jaso zuten daukaten “transferentzia sozialerako ahalmen handiagatik”.

Paseoa

Cristina Lacuesta Lerín

COHOUSING SPAIN-en sortzailes eta CEO-a, COVIVIENDA RURAL-en sortzaileetariko bat

Cohousing-ean aditua: aholkularitza, sareak, dibulgazioa, prestakuntza, proiektu berritzaileak, eta Egoitzetan, Zaharberritze Kolektiboa eta Facilities Services. Eusko Jaurlaritzarako Cohousing ereduen azterlanaren buru izan da. Etxebizitza Publikoko Masterreko irakaslea (EHU)  

Esperientziak

Iago Carro

Arkitektoa

Arkitektoa (2011) eta hirigintzako masterra (2012) Coruñako Unibertsitatean. A Coruñako Arkitektura Unibertsitatean ikertzailea eta irakaslea (2012-2015). Ergosferako kidea da, 2006tik hiri-ikerkuntzan eta hirigintzan diharduen lan-kooperatiba bat.

Esperientziak

Teresa Cuerdo Vilches

Dra. Arquitekta

Eduardo Torroja (CSIC) Eraikuntza Zientzien Institutuan arkitektoa da, eta eraikinetako bizigarritasunari eta erosotasunari buruz ikertzen du, gizarte-, ingurumen- eta osasun-arloetatik. Topaketetan, proiektuetan eta ikerketa-sareetan parte hartzen du. IETcc-CSICeko eguzki-instalazio esperimentalaren arduraduna da, eta bertan klimatizazioa eta energia berriztagarriak integratzen ditu. [COVID-HAB] proiektua koordinatzen du, konfinamenduari (COVID-19), etxebizitzari eta bizigarritasunari buruzkoa.

Esperientziak

Helena Cruz Gallach

Geografian doktorea

Geografian doktorea eta Hiri Kudeaketako masterra. Mònica Beguer arkitektoarekin batera, hirigintzan, hiri-plangintzan eta politika publikoen gobernantzan hamabost urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du. 2016an, Lurraldearen Antolamendurako Kataluniako Elkartearen eta Kataluniako Ikasketen Institutuaren Hirigintzako Catalunya Sariaren akzesita jaso zuen.

Esperientziak

Accessibility Digest

rkitekturarako irisgarritasun-aholkularitza

AccessibilityDigest arkitektura-aholkularitza bat da, eta irisgarritasunari buruzko lege-irizpideak aplikatzeko dokumentazioa, prestakuntza eta aholkularitza lantzen ditu, batez ere irisgarritasun fisikoaz haraindikoak. Miren Leon eta Marcela Vega, irisgarritasun unibertsalean, pertsona guztientzako diseinuan, iraunkortasunean eta ekonomia zirkularrean 15 urtetik gorako esperientzia duten arkitektoak dira.  

Esperientziak

Entropía_arquitectura adaptativa + David Cardona

Arkitektoak

Medellinen kokatutako diseinu-estudio bat da, eta arkitektura eta hiri-diseinu jasangarrien, proiektu-ikerketaren eta parte-hartze kulturalaren alorretara hedatzen da. David Mesak eta Alejandro Vargasek osatzen dute. David Cardona hiri eta ingurumen politikako aholkularia da. Hiri- eta eskualde-politikaren formulazioan lan egiten du sektore publikotik eta herritarren aktibismotik.
   

Esperientziak