Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.
Gure ingurune hurbilenean eragiten ari diren hiri-fenomenoak behatuz eta entzute aktiboa eginez hasten den lan-metodologia bat, hiriak giza mailan diseinatzea ahalbidetuko diguten aukerak proposatzeko eta baterako konponbideak lortzeko.